Udako
Euskal
Ikastaroak
20
26
Uztailean,
abuztuan
eta irailean
Maizpide, euskaraz arnasten den lekua. Etorri, ikasi, bizi!
Gure etxea
Maizpide ez da euskaltegi-barnetegi bat soilik. Maizpide komunitatea da. Familia da, non ezezagunak konplize bihurtzen diren, eta euskarak hizkuntza bakarrik izateari uzten dion etxe bihurtzeko.
Maizpiden ikasi egiten da, bai, baina batez ere bizi egiten da: euskaraz barre egiten da, euskaraz amesten da, euskaraz maitatzen da…Eta hala, ia ohartu gabe, euskaraz biziko zara.
Zer aurkituko duzu?
Maizpideko udako ikastaroek bi asteko iraupena dute, asteburu bat barne. Egunero zortzi eskola-ordu eta eskolaz kanpoko ekintza ugari izango dituzu, hala nola txangoak, kirol eta kultur ekintzak, bisitak, mintzalagun saioak eta abar. Horrela, euskara gela barruan zein kanpoan praktikatuko duzu.
Eskaintza maila guztietara egokitzen da, A1etik C2ra arteko taldeekin, eta azterketa ofizialak prestatzeko aukera ematen du.
Non?
Euskal
Herriaren
Bihotzean.
Lazkaon
Ordutegiak
Goizez:
9:00 - 13:30
Arratsaldez:
15:15 - 19:30
Prezioak
539 €
Klaseak + Mantenu osoa
426 €
Klaseak + Bazkaria
Noiz izango dira ikastaroak?
UZTAILA
1. Ikastaroa:
Uztailaren 6tik 17ra
2. Ikastaroa:
Uztailaren 20tik 31ra
ABUZTUA
1. Ikastaroa:
Abuztuaren 3tik 14ra
2. Ikastaroa:
Abuztuaren 17tik 28ra
IRAILA
1. Ikastaroa:
Abuztuaren 31tik irailaren 11ra
2. Ikastaroa:
Irailaren 14tik 25era
*Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta gutxiago ordainduko duzu.
Izan ere, udan 3 ikastaro eginez gero, urrikoa doan izango duzu.
Oharrak
Ikastaroa hasterako baja emanez gero, dirua itzuli egingo dizugu. Behin ikastaroa hasita, ez da dirurik itzuliko.
Udan 3 ikastaro eginez gero, 26/27 ikasturteko urriko ikastaro trinkoa doan.
Matrikularen ordainketa: Ikastaroa hasterako egin behar da diru-sarrera Maizpideren kontu korrontean, kontzeptuan zure izen-abizenak jarrita.
Kutxabank: ES74 2095 5049 69 1062933758
Laboral Kutxa: ES78 3035 0088 58 0880026213
Kutxabank:
ES74 2095 5049 69 1062933758
Laboral Kutxa:
ES78 3035 0088 58 0880026213
*Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu 943 88 92 31 telefono-zenbakian edo WhatsApp-en 688 655 779.
Ezagutu Maizpide
Spoiler: Inor ez da irteten sartu zen bezala
Maizpide eraldatzailea da. Ezagutu abentura hau bizi izan dutenen ahotsak.
Orain zure txanda da
Bat egin gure komunitatearekin eta bizi hizkuntza. Bete ezazu ondorengo formularioa zalantzak argitzeko edo zure matrikula bideratzeko.