Euskal
Ikastaroak
Euskal
Ikastaroak
25/26
Ikasturtea
Lazkaon
Maizpide, euskaraz arnasten den lekua. Etorri, ikasi, bizi!
Gure etxea
Maizpide ez da euskaltegi-barnetegia soilik. Maizpide komunitatea da. Familia da, eta bertan ezezagunak konplize izango dituzu, ikaskuntza prozesu osoan laguntzeko.
Maizpiden ikasi egiten da, bai, baina batez ere bizi egiten da: euskaraz barre egiten da, euskaraz amesten da, euskaraz maitatzen da… Eta hala, ia ohartu gabe, euskaraz biziko zara.
Barnetegia
Ikasi eta bizi euskaraz egunerokoan gure barnetegian. Ikasturte honetan zure maila eraginkortasunez hobetzeko aukera paregabea duzu. Hautatu zure beharretara egokitzen den egonaldia, ordutegi intentsiboekin eta pentsio aukera ezberdinekin. Zeren zain zaude?
Datak eta prezioak
| Hilak | Datak | Eskola-egunak | Eskola-orduak | Pentsio-osoa | Pentsio-erdia |
|---|---|---|---|---|---|
| Urria | 6-31 | 20 | 120 | 690€ | 525€ |
| Azaroa | 3-21 | 15 | 90 | 518€ | 394€ |
| Abendua | 11/24-12/17 | 18 | 107 | 621€ | 473€ |
| Urtarrila | 7-30 | 18 | 107 | 621€ | 473€ |
| Otsaila | 2-27 | 20 | 120 | 690€ | 525€ |
| Martxoa | 2-27 | 20 | 120 | 690€ | 525€ |
| Apirila | 13-24 | 12 | 84 | 483€ | 368€ |
| Maiatza | 4-29 | 20 | 120 | 690€ | 525€ |
| Ekaina | 1-24 | 18 | 107 | 621€ | 473€ |
*A1 eta A2 mailetan dirulaguntza bereziak.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunera: 09:00-13:30 / 16:00-18:30
Ostiraletan: 09:00-13:30
*Apirilean:
Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:30 / 16:00-18:30
Asteburuan: 09:00-17:30
Oharra:
Leialtasuna saritu egiten dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu 943 889231 telefonoan.
Zure egunerokora bizitzara egokitzen den ikastaro malgu baten bila zabiltza? Gure ordukako ikastaroak dira zuretzat irtenbiderik onena. Aukeratu astean 8 edo 6 orduko modalitatea eta ikasi euskara modu erosoan, urritik ekainera. Zure helburua B1, B2 edo C1 maila gainditzea bada, larunbatetako taldeetan parte har dezakezu. Kalitatezko irakaskuntza zure erritmora. Matrikulatu eta hasi zure bidea gaur bertan!
Egutegia:
Urriaren 6tik ekainaren 24ra.
Opor-egunak:
Abenduaren 18tik urtarrilaren 6ra (biak barne)
Martxoaren 28tik apirilaren 12ra (biak barne)
Apirilaren 25etik maiatzaren 3ra (biak barne)
| Ikastaro mota | Orduak | Prezioa |
|---|---|---|
| Astean 8 ordu | 242 | 535€ |
| Astean 6 ordu | 190 | 440€ |
| Larunbatetan (B1, B2, C1) | 165 | 640€ |
| C2 maila | 190 | 740€ |
Autoikaskuntza
Ikasi euskara zure erara, nahi duzun lekuan eta ordutegian. Gure autoikaskuntza sistemari esker, askatasun osoz ikasi ahal izango duzu euskara online. A1 mailatik C2ra arteko eskaintza dugu, ikasturte osorako edo hiruhilekoka matrikulatzeko aukerarekin. Euskara ikastea ez da inoiz hain erraza izan. Hasi gaur bertan!
| Ikastaro mota | Orduak | Prezioa |
|---|---|---|
| Autoikaskuntza: Maizpide online maila guztiak (hiruhilekoa) | 75 | 502€ |
| Maizpide online A1-C1 mailak (ikasturte osoa) | 190 | 1.230€ |
| C2 maila | 190 | 925€ |
Matrikularen ordainketa
Ikastaroa hasterako egin behar da diru-sarrera Maizpideren kontu korronte hauetako batean, kontzeptuan zure izen-abizenak jarrita:
Kutxabank: ES74 2095 5049 69 1062933758
Laboral Kutxa: ES78 3035 0088 58 0880026213
Kutxabank:
ES74 2095 5049 69 1062933758
Laboral Kutxa:
ES78 3035 0088 58 0880026213
Nortasun agiriaren edo pasaportearen fotokopia eta zure argazki bat Maizpidera ekarri edo bidali.
Ikastaroa hasterako baja emanez gero, dirua itzuli egingo dizugu. Behin ikastaroa hasita, ez da dirurik itzuliko.
*Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu 943 88 92 31 telefono-zenbakian.
Zeharkako eskaintza
Gurekin, euskara ez da ikasgelara mugatzen. Horregatik, zure ikaskuntza osatzeko kultur ekintza, tailer eta mintzapraktika saio ugari eskaintzen dizkizugu. Gainera, HABEko azterketak ere gurekin presta ditzakezu. Zatoz eta bizi euskara modu oso eta aberasgarrienean!
HABEko azterketa
Maizpideko ikastaroetan matrikulatuta egoteak HABEko azterketetan parte hartzeko aukera eman diezazuke, baita euskara-ikasleei ematen dien diru-laguntza jasotzekoa ere.
HABEK DIRUZ LAGUNDUTAKO IKASTAROAK
*A1 eta A2 mailetan dirulaguntza bereziak.
Bestelako jarduerak
Kantu-ikastaroak
Euskal dantzak
Tailerrak (yoga, kirola…)
Tertuliak
Mintzalaguna
Eskolaz kanpoko kultur ekintzak
Familia euskaldunetan egoteko aukera
Bizi euskara gertutik eta modu naturalean, familia euskaldun batean egonaldia eginez.